Miloika jarraitzaile ditu Bartzelonak mundu osoan, eta haietako gehienek lehen aldiz entzun zuten bertso bat igandean. Bartzelonaren kontrako partidan ohorezko sakea egitea eskaini zion Realak Lujanbiori, eta Bertsolari Txapelketako txapeldunak ez zuen aukera galdu: BECeko beste finalistekin batera zelaira atera Anoetan, eta, sakea egin aurretik, bertso bat bota zuen.
Futbola hizpide izaten da batzuetan bertso saioetan. Bertsoak futbol zelaian, ordea, gutxitan. Igandean, fisikoki bat egin zuten bertsoak eta futbolak. Sakea egin aurretik kantatu zuen Lujanbiok, eta bi mundu horiek lotu. Momentu horrek irudi bat utzi zuen: bertsolaritzako izar bat mikrofonoarekin, eta futboleko bi adi entzuten, Lionel Messi eta Gerard Pique Bartzelonako jokalariak.
BERRIAk argazki horren inguruan bertso bana eskatu die Onintza Enbeitari eta Xabi Payari.
Hauxe da Onintza Enbeitaren bertsoa.
Eta beste hauxe Xabi Payarena.