Lurpeko mundua azaleratzeko, Lezeen Eguna egingo dute martxoaren 6an

Bisita bereziak prestatu dituzte Euskal Herriko zortzi leizetan, Saran Zugarramurdin eta Ekainberrin, esaterako

Erredakzioa
Donostia
2011ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Martxoaren 6a, igandea. Egun horretarako antolatu dute Euskal Herriko Lezeen Eguna. Bigarren urtea du ekimenak, eta lurpeko mundu ezkutua argitara ekarri eta jendeari ezagutaraztea du xede. Mugarik gabeko lurpea ekimena jarri zuten abian Euskal Herriko kobazulo esanguratsuenak ezagutzera emateko, eta ekimen horren barruan beste urrats bat da martxoko lehenengo iganderako antolatu duten eguna.

Aurten ere Euskal Herriko zortzi leize sonatuenetan ospatuko da eguna: Nafarroako Zugarramurdin, Ikaburun (Urdazubi) eta Mendukilon (Astitz); Lapurdiko Saran, Gipuzkoako Arrikrutzen (Oñati) eta Ekainberrin (Zestoa), eta Bizkaiko Pozalagua eta Kobenkoban (Karrantza). Leize horiek guztiak senidetuta daude duela lau urtetik, eta orduan hasitako lankidetzaren barruan kokatzen da ekimena. Iazko Leizeen Egunean 300 bisitari izan zituen koba bakoitzak, batez beste, eta kopuru hori gainditu nahi dute antolatzaileek.

Horretarako, jarduera bereziak prestatuko dituzte leizeetako bakoitzean, bisita bereziak eta prezioetan beherapenak, besteak beste. Zugarramurdin, esaterako,sorgin batek Zugarramurdiko tokirik berezienak eta sorginen etxeak erakutsiko dizkie bisitariei, eta leizearen inguruko istorioak kontatuko ditu. Euskarazko bisita eguerdian izango da.

Mundu hurbila eta urruna

Ikaburun duela 13.000 urteko labar arte erakusketa ikusteko modua jarriko dute. Oraindik ez dago zabalik, eta martxoaren 6koa hogei lagunentzat izango da. Izena eman nahi dutenek 948-59 92 41 telefonora deitu behar dute.

Arrikrutz martxoaren 5ean irekiko dute abenturazaleentzat. Leizeko 53. galeriatik hasi, Aldaola erreka eta Marcel Loubens galeriatik igaro, eta Arrikrutzeko eszentrikoraino heltzen den ibilbidea osatuko dute.

Ekainberrin ehiza izango dute gaia bisitaren gai ardatza, etaMendukilon, lamia: Lamien galeria bisitatzeko modua izango da. Izen emateak: 94-839 60 95.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.