Lurrama azokak bereganatu du Miarritze

Irati aretoaren parioa ona izan dela erakutsi du lehen egunak; gaurkoa eta biharkoa ere aberatsak izanen dira

Atzoko protagonista nagusiak haurrak izan ziren; orotara, inguruko eskoletatik 1.200 ziren etorri. GAIZKA IROZ.
Nora Arbelbide Lete.
Miarritze
2011ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Haurren egunarekin eta politikarien bisitariekin hasi zen Lurrama azoka atzo. Laborantza herrikoiaren sustatzaile, laboraria eta kontsumitzailearen arteko harremana hurbiltzeko xedearekin antolatu azokara 1.200 bat haur bildu ziren. Politikariei dagokienez, hainbat ordezkari joan ziren, hainbat alderdi eta kargutakoak. Aurtengo berritasun nagusia lekua bera da. Baionatik Miarritzeko bidea hartu baitu Lurramak lehen aldiz, bere seigarren ekitaldian aireportuaren ondoan dagoen Irati aretoa bereganatuz. Lehen egunaren arrakastak parioa ona izan dela erakutsi die.

Eremua zabaltzeko aukera ematen die guneak, haatik, Lurrama ezagutzen dutenek ez dute galtzeko arriskurik. Usaian bezala, hitzaldiak, merkatuak, ostatuko giroak, jateko lekuko mozkinak eta hainbat animazio aldizkatzen dira. Gaur segituko dute horiek 10:00etatik 03:00ak arte, eta bihar 10:30etik gauerdira arte. Guztia Ba ote dugu oraindik laborarien beharra? galderaren oinarri antolatua dute, gomit berezia Bretainia dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.