Katuen familiako izenak alboratu, eta Kaliforniari erreferentzia egiten dion izenez bataiatu dute Apple ordenagailuetarako sistema eragile berria. Hain zuzen ere, Kaliforniako hondartza baten izena jarri diote: OS X Mavericks. Baina izena bakarrik ez, aldaketa gehiago ere egin dituzte sistema eragilean. Sistema berria, orain arteko Mountain Lion duten ordenagailuetan instalatu ahal izango da. Mac Pro ordenagailuen CPUk, duen formagatik, atentzioa ematen du ikusi bezain pronto. «Ikusgarria da: aurreko modeloaren zortziren bat okupatzen du, eta forma zilindrikoa du. Sekulako ingeniaritza lana egin dute: hamabi nukleoko prozesadorea, txartel grafiko bikoitz oso-oso ahaltsua...», azpimarratu du Rojasek. Ez dute iragarri izango duen prezioa, eta, Rojasen ustez «seguru nabarmentzekoa» izango dela: «Oinarrizko elementuekin, 3.000 edo 4.000 euroren bueltan ibiliko da. Aurkezpenean esan zutenez, inbertsio handia egin dute eta luzera begira ere eutsi egingo diote».
Mac Book Air ordenagailu eramangarrien hardwarean ere berrikuntzak egin dituzte: «Prozesadorea eguneratu dute, eta bateria berria jarri diete bai hamaika bai hamairu hazbeteko modeloei. Hitzeman dutenez, hamabi ordura arte iraungo du bateriak».
Rojasen ustez, nabarmentzekoa da Applek, gero eta gehiago, telefonoko aplikazioak ordenagailuetan sartzeko joera du, eta alderantziz: «Adibidez, iOSen garatu behar izan zituzten bateria aprobetxatzeko teknikak ezarri dituzte Mavericksen». Hobekuntza horiek ordenagailuen kontsumo elektrikoa asko murriztez gain, memoriaren erabilera hobea egingo du: aplikazioak azkarrago irekiko dira.
Dokumentu eta aplikazio guztiei etiketak jartzeko eta hainbat karpeta leiho berean irekitzeko aukera izango da. iCloud aplikazioan ere berrikuntzak sartu dituzte.
OS X Mavericks
Luzerako inbertsioa
Ezohiko forma eman diote Mac Pro ordenagailuen CPUri: zilindrikoa. Aurrekoaren alderatuta, nabarmen txikiagoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu