Magia topaketak Bilbon

Ikuskizunak eta hitzaldiak egingo dituzte Otxarkoaga auzoko udal aretoan, bihartik aurrera

Nelo Maestrek xaboia erabiltzen du fisika eta matematika azaltzeko. BERRIA / BERRIA.
Erredakzioa
2013ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Magia topaketak egiten ari dira Bilbon, eta aste hasierarako ikuskizunak eta hitzaldiak antolatu dituzte Otxarkoaga auzoko Udaltegian. Madrilgo bi mago ekarriko dituzte Bilboko Udalak antolaturiko topaketa hauek. Bilboko magiaren historiaz arituko dira, mahai inguru batean.

Pompas en tensión umeentzako tailerra egingo du bihar, 17:30ean, Nelo Maestre magoak. Xaboi burbuilak erabiltzen ditu. Bi ordu geroago, eta helduentzat, magia eta matematiken arteko harremana azalduko du beste tailer baten bidez. Izan ere, matematikan lizentziaduna eta pedagogoa da. Bi ekitaldiak doan dira, eta izenik eman gabe ere har daiteke parte.

Asteartean, berriz, Kamino de risas ikuskizuna taularatuko du Karim magoak. Komedia magia egiten du Karimek, umorea eta jokoak nahastuta.

Asteazkenean, magiak Bilbon duen historiaz arituko dira Jesus Etxeberri eta Imanol Ituiño. Ikus-entzunezkoekin lagunduko dute hitzaldia. Etxeberri ilusionismoaren inguruko teoriagilea da, eta Idigoras magoaren —1960ko hamarkadan aritutakoa da—, Roke Aierdiren —sari asko irabazitakoa da— zein Tolito magoaren ibilbideen berri emango du. Bizkaiko aspaldiko magoen jarduna bideoz ikusi ahalko da. Imanol Ituiñok bildu ditu ikus-entzunezko horiek, hainbat urtetako ikerketa lan baten bidez.

MAGIA TOPAKETAK

Noiz. Bihartik aurrera.

Non. Otxarkoaga auzoko udaltegian, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.