Produktua

Mahatsa

2011ko irailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azukrea (glukosa eta fruktosa), bitaminak (azido folikoa eta B6 bitamina) eta mineralak (potasioa, magnesioa eta kaltzioa) ditu, baita kolorea eta usaina ematen dioten substantzia berezi batzuk ere(antozianoak, flabonoideak eta taninoak).

Glukosak eta fruktosak energia ematen diote mahatsari; azido folikoak globulu gorrien eta zurien eraikuntzan parte hartzen du; defentsak lortzeko erabiltzen den sustantzia da, era berean. B6 bitaminak burmuinaren funtzionamendu egokia mantentzen du, eta metabolismo proteikoan ere parte hartzen du. Potasioa nerbio sistemarako garrantzitsua da, giharren jardueran ere parte hartzen du, eta gorputzean likidoen oreka mantentzen du. Antozianoak, flabonoideak eta taninoak ekintza antioxidatzailea egiten dute organismoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.