Marie de Jonghen 'Kibubu' saritu dute Avignonen
ANTZERKIA. Marie de Jongh Bilboko antzerki konpainiak familia osoarentzako ikuskizun onenaren Tornasol Le Off 2015 saria jaso du Avignongo (Okzitania) Off Jaialdian, Kibubu obrarekin. Iaz estreinatu zuen Kibubu Marie de Jongh konpainiak, eta bi Feten sari irabazi zituen. Oso harrera ona izan du, Euskal Herrian ez ezik, Espainia eta Frantziako emanaldi ugaritan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu