Irudia

Marmitakoak kozinatzen Gipuzkoa plazan

2016ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aste Nagusiko 9. Marmitako Txapelketa egin zuten, atzo goizean, Donostiako Gipuzkoa plazan. Jose Ignacio Martinez eta Pepe Perez izendatu zituen epaimahaiak irabazle; Irungo (Gipuzkoa) Kurpil elkarteko kide dira aurtengo irabazleak. Orotara, hamazazpi bikotek parte hartu zuten atzo. Elena Arzak, David De Jorge eta Martin Berasategi sukaldariek, besteak beste, egin zituzten epaile lanak marmitakoak aukeratzeko orduan. Gaztelubide elkarteak eta BM Supermerkatuak antolatzen dute urtero Marmitako Txapelketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.