Orain dela bi urte, Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresua egin zuten, lehenbizikoz, Arrasaten (Gipuzkoa). Euskara hutsean egin zuten biltzarra, eta, aurten, bigarrengoa egingo dute aurten, uztailaren 3an eta 4an, Donostiako Carlos Santamaria Zentroan (Ibaetako campusa). EHUko Polymat institutua ari da antolakuntza lanetan.
Euskal Herrian materialen zientzia eta teknologiaren alorrean lanean ari diren ikertzaileeninteresak, ikuspegiak eta lorpenak azaltzeko antolatu zuten biltzarra Arrasaten duela bi urte, eta horri segida eman nahi diote Donostian egingo den bigarren ekitaldi honetan.
Bost jakintza arlo nagusi jorratuko dituzte biltzarrean: materialen sintesia eta karakterizazioa; prozesaketa; materialen propietate fisiko-kimiko eta teknikoak; aplikazioak, erabilpen industrialak eta ingurumena; eta simulazioa eta modelizazioa. Javier Aizpurua Materialen Fisika Zentroko Nanofotonikaren Teoriaren ikerketa taldeko buruak emango du hasierako hitzaldi nagusia. Horren segidan, guztira, ordu laurdeneko 43 ahozko hitzaldi daude programatuta bi egunetarako. Gainera, lehenengo egunaren bukaeran, 52 posterreko saio bat ere izango da. Batean edo bestean, beraz, guztira, 95 parte hartzaile arituo dira hizlari.
Kongresuko hiru artikulu onenek saria izango dute, bestalde. Izan ere, Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren atal berezi batean argitaratuko dira, biltzarraren berri ematen duen sarrera batekin.
Ekainaren 10era arte
Ahozkoak eta posterrak onartuta, lanak osorik bidaltzea dagokie orain parte hartzaileei; bihar arte dute zabalik epea. Bestalde, biltzarrera entzule gisa joan nahi duenak ekainaren 10era arte du izena emateko aukera. Kuota 75 euro da.
Izena emateko edo informazio gehiago izateko, biltzarraren webgunean sartu besterik ez dago: www.ehu.es/eu/web/materialenkongresua.
Ezarian. Zientzia
Materialen Zientzia eta Teknologia hizpide uztailean
Duela bi urte Arrasaten egin zuten kongresu bat, eta orain Donostian egingo da, EHUko Polymatek antolatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu