Matxurak, zulatuak eta beste
Maestre Bikes dendako Asier Ibañez, Igor Cancedo, Jose Robles eta Unai Yus jardun ziren Euskadi Extremeko zerbitzu teknikoan, partaideen bizikletak konpontzen, galtzak bete lan jardun ere. «Lehen egunean 15 ordu izan ziren etenik gabe, baina egia esan ez zen horretarainoko olderik izan, neurrian aritu ginen. Jendea gero eta gehiago jabetzen da erremintak eta ordezko piezak eraman beharraz eta horrek asko arintzen du gure lana», azaldu digu Asier Ibañezek. Hiru postu jarri zituzten: bi lehen etapan, Gesaltza Añanan bat, Orduñako helmugan bestea, eta bigarren egunean Laudion, eta guztira ehun konponketatik gora egin zituzten. «Apurtutako patillak eta aldagailuak, balazten pastillak asko, apurtutako gurpilen bat, kateak ere dezente… denetarik izan dugu. Zulatuak ez hainbeste, jendeak gero eta gehiago tubeless gurpilak daramatza eta. Bigarren etapan, hala ere, nik uste Laudion jende askok bertan behera utzi zuela proba, egiten zuen giroarekin eta ibilbideko lokatz guztiarekin ez baikenuen hainbeste lan ere izan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu