EUSKARABENTURA

Maule-Getxo, eta etorkizunera

Euskarabentura espedizioaren hirugarren edizioa Maulen hasi zen, eta Getxon amaitu da. 31 egunez Euskal Herri osoa zeharkatzen ibili ondoren, amaiera eman diote hirugarren espedizio oparoari. Algortako Musikabarri antzokian egin dute azkeneko ekitaldia, giro ederrean, senideekin batera.

Bizkaiko Zubian amaitu da Euskarabentura espedizioa. JUNE PRIETO / FOKU.
Getxo
2022ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Bukatu da uztaileko lehen egunean hasitako bidaia eta abentura. Maulen hasi eta Getxon (Bizkaia) amaitu da Euskarabenturako hirugarren espedizioa. 783 kilometro zeharkatu ondoren —horietako 500 inguru oinez—, helmugara iritsi da abentura luzea. Izugarrizko uztaila izan da gazteentzat, eta nekaturik baina harrotasunez heldu dira azken herrira laranjak eta urdinak.

Ziztu bizian igaro dira azken egunak, eta, konturatzerako, helmugara iritsi da ibilaldia. Asteazkenean zapaldu zuten azken probintzia, Bizkaia, eta, ordutik, Kortezubi, Sukarrieta, Gernika, Bilbo eta Getxo izan dira jzioquitar moduan zapaldu dituzten Euskal Herriko azken herriak.

Igande goizean azken gosaria izan ostean, itsasontziz heldu ziren Bilbotik Portugaletera, eta Bizkaiko Zubia zeharkatuz Getxorainoko bidea oinez osatu zuten laranjek, eta azken etapa txiki bat emozioz beterik amaitu. Algortako (Getxo, Bizkaia) Musikabarri antzokiraino egin zuten bidea, eta bertan amaierako ekitaldia ospatzu familien bisitaz lagundurik.

Hilabete osoan eginiko oroitzapenen argazki eta bideoak ikusi zituzten, baita espedizioan egindako kanta bat abestu ere. Elkartekideek hartu zuten hitza lehenik, proiektua aurrera doala harro adierazi eta gazteei piztu zaien txinparta itzal ez dadila azpimarratu zuten. Amaiera emateko, laranja eta urdinei oholtzara deitu, eta norberak bere diploma jaso zuen.

Amaieratik hasiera

Esperientzia eta espedizioa amaitu da, baina betiko iraungo du bertan bizi izandakoak. Talde urdinak gogor egin du lan hilabete osoan, goizetik gauera, eta oso gustura erakutsi dute beren burua azken egunean. Lan gogorra baina polita egin dute antolakuntzakoek, eta gorabeherei eta oztopoei aurpegia eman diete une oro. Aipatzekoa da Irune de la Maza eta Ane De La Presa koordinatzaileek urte osoan eginiko lana ere, proiektua betez eta espedizioa aurrera eramanez.

Belaunaldi boteretsua izan da aurtengoa. Pandemiaren ondoren espedizioa normal bizi izan duten lehenengoak izan dira, 2005an eta 2006an jaiotako gazteak. Gogotsu eta ilusioz ibili dira, atzera eta aurrera, hilabete osoan. 116 jzioquitar izan dira pausoz pauso Euskal Herriko txokoak miatu dituztenak.

Bidezidorretan ibiltzeaz gain, dinamikak, hitzaldiak eta bisitakizan dituzte gazteek. Parte hartu eta gai askoren inguruan hausnartzeko aukera ere izan dute. Argantzungo ikastola, Kike Amonarrizen hitzaldia, Xabi Solano edota Tatxers artisten bisita... izan dira gustukoenetarikoak, beste dozena baten artean.

Euskarari buruz eginiko hausnarketak eta errealitate ezberdinak ezagutu izanak ere eragina izan du gazteengan. Gehienek pentsamendua aldatu dute, eta kontzienteagoak dira orain hasieran baino, gogoeta horiei esker. Sare handia sortu da aurtengo belaunaldiaren artean, partaidetza sentimendu handia erakutsi baitute laranjek. Espedizioaren amaiera iritsi da, baina hemen hasten dute benetako bidea jzioquitar guztiek: amaieratik hasiera bat egingo dute. Barruan ikasitakoa eta barneratutakoa kanpoan praktikan jartzeko aukera dute orain, egunerokoan. Balioak eta helburuak kontuan izanik, mezua ongi barneratu dute laranjek lau asteetan.

Motxila bat oroitzapenez beterik daramate etxera partaideek, eta ez da erraza izango desegitea. Milaka emozio, sentimendu eta oroitzapenekin itzuliko dira gazteak, milaka abentura eta pasadizo kontatzeko. Hizkuntzarekiko ardura eta maitasuna ere nabarmenki aldatu da kasu askotan, abentura eta euskara eskutik doazen hilabetean. Iker Goñi elkartekidearen hitzetan, «behin sarturik, ez duzu nahiko atera», eta, jakiteko, «proiektuarik barrutik jarraitzea nahikoa da».

Etorkizunari begira, indartsu mantentzen da Euskarabentura hirugarren edizio honen amaieran. Sarea urtez urte handituzdoa, eta halaxe jarraituko du bere bidea eginez. Euskal Herri osoko txokoetan, uztaileko hilabetez, olatu laranja nonahiko bide, kale eta mendiak euskaraz betetzen ibiliko da aurrerantzean ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.