Maurizio Costanzo telebista aurkezlea hil da, 84 urterekin
ERROMA. Maurizio Costanzo Italiako kazetari eta telebista aurkezlea hil da, 84 urte zituela. 1950eko hamarkadan hasi zen kazetari lanetan, eta RAI irratian aritu zen esatari. Gero, hainbat eztabaida programa gidatu zituen Mediaset taldean. 1982an, Maurizio Costanzo Show telebista saioarekin hasi zen. Mafiak lehergailu bat jarri zion, baina onik atera zen erasotik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu