Ohiko ingurunean bizirik irauteko gai ez ziren animalia basati asko etxean bertan zaintzen hasi zen Albisu familia 1985ean: ugaztunak, hegaztiak, anfibioak nahiz narrastiak. Handik bi urtera, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmen bat eginda, Arrano Etxea izena hartu zuen, eta Animalia Basatien Aterpea bihurtu zen.
Igeldoko aterpean (Donostia) hainbat instalazio prestatu dira urte hauetan: hegazti harraparientzako hegan egiteko barrutiak, uretako narrastientzako putzuak, ugaztunentzako kaiola handiak, espezie exotikoentzako negutegiak, erreketako hegaztientzako urandela eta espezie exotikoentzako negutegia. Baina 25 urte igaro eta gero, berrikuntzak behar ditu zentroak. Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuak Faureco proiektuan parte hartzea erabaki du.
Nafarroako Gobernuarekin eta Landetako Ehiza Federazioarekin batera parte hartuko du Arrano Etxeak. Proiektuarenhelburua da Nafarroako fauna berreskuratzeko zentroak, Landetakoak eta Arrano Etxeakelkarrekin garapen tekniko hobea eta gizarte hedadura handiagoa lortzea.
Arrano Etxean 490.000 euro inguruko inbertsioa egingo da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuko du %35.
Faureco proiektua atzo aurkeztu zuten. Gipuzkoako Foru Aldundiak ekitaldi horretan Mertxe Garcia eta Josean Albisu omendu nahi izan zituen, haiei esker Gipuzkoan modu eredugarrian bete baita fauna basatia berreskuratzeko eginkizuna. Rafael Uribarrenek, Landa Ingurunearen Garapeneko diputatuak esan du bultzada eman nahi diela bi lagun horiek egiten duten lanari.
'Prestige' ontziak erasandakoak
Animalia asko igaro dira Arrano Etxetik urte hauetan. Nabarmentzekoa da Prestige ontziko petrolio isuriak erasandako hegaztiak zaintzen Arrano Etxeak egindako lana; 500 hegazti baino gehiago zaindu zituzten petrolioaren kalteetatik. Hondamendia gertatu ondorengo hilabeteetan, itsasoko 500 hegaztibaino gehiago zaindu zituzten petrolioak eragindakokalteetatik. Aterpera iristen diren animalien%63 naturara itzultzen dira.
Arrazoi oso desberdinengatik eramaten dituzte animaliak aterpe horretara. Batzuetan, arrazoi naturalengatik eramaten dituzte, esate baterako, txita edo txorikumea habiatik alde egin edo erori, eta bere kasa bizitzeko gai ez delako; harrapariek zauritutakoak edo ahul dauden animaliak dira beste batzuk. Baina,gehienetan, giza jardunakeragiten dizkie kalteak, zuzenean edo zeharka. Gehienak tiroz zaurituta iristen dira Arrano Etxera, harrapariak eta uretako hegaztiak batik bat; beste asko, berriz,alanbre hesiekin, elektrizitate kableekin eta aerosorgailuekin talka egindakoak izan ohi dira.
Mende laurden fauna basatia berreskuratzen
Arrano Etxeak 25 urte bete ditu, eta garapen teknikoa eta hedadura hobea lortzeko proiektu batean parte hartuko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu