Mende laurdena Xabier Ansa eta Txema Egizabalen amodio istoriotik

2012ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Patagoniako haizearen indarra eta orratz eta mendien tentetasuna bertatik bertara ezagutu zituzten 1987ko azaroan eta abenduan Xabier Ansak eta Txema Egizabalek. Aurrez ere izan ziren Patagonian euskal mendizaleak, Martin Zabaleta eta Xabier Erro kasu, baina Ansak eta Egizabalek arrastoa utzi zuten. Lehen aldia zuten Patagonian, eta hilabete eta erdiko egonaldian Poincenot orratza, Fitz Roy eta Cerro Torre eskalatu zituzten. Haiek izan ziren orratz horiek igotzen aurreneko euskal eskalatzaileak. Mendizaleen eta mendiaren artean sortutako amodio istorioa Ansak utzi zuen idatzita: «(...) Patagonia maite zaitut; amodioa didazu onartzen, zure izterretan galtzen saiatzen naizen une honetan...».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.