ARGITALPENAK
DESNIVEL 2012ko ekaina. 58.zbk
Silvia Vidalek berriki Txileko Patagonian ireki duen Espiadimonis du abiapuntu Desnivel aldizkariaren azken aleak. Pirinioetako Troumouseko ertzari buruzko erreportajea eta Tenerifeko Taganana eskalada guneari buruzkoa ere badakartza. Denboran atzera egin, eta 30 urte dira Boardman eta Tasker Everesten hil zirela. Gertaera hura gogoratzeko, bilduma dotore bat dakar Desnivel aldizkariak.
IKASTAROAK
• Ikus-entzunezkoak. Mendian eta abentura kiroletan hartutako irudiekin ikus-entzunezkoak prestatzeko ikastaro bat antolatu du Gasteizko Landher Montañak, astelehenetik ostiralera, eta hilaren 21erako. Argibideak: 945-28 68 00.
• Kirol eskalada. Gipuzkoako Goi Mendi Eskolak hilaren 23 eta 24an egingo du kirol eskaladako ikastaroa, Eginon eta Uharten. Argibideak: www.gmf-fgm.org.
DEIALDIAK
• Eskalada maratoia gaur. Gasteizko Ariznabarra kiroldegian eskalada maratoia antolatu dute gaurko. Hiru orduan ahalik eta bide gehien eskalatzea da helburua, bide horien zailtasuna aintzat hartuz. 20:00etatik 23:00etara eskalatu daiteke, baina 19:00etarako bertan egon behar dute eskalatzaileek. Proba bukatuta, pintxo-poteoa egingo dute.
• Argazkilaritza lehiaketa. Gipuzkoako Mendizale Federazioaren Ingurumen Batzordeak Mendia eta ingurumena argazki lehiaketa antolatu du. Lehiaketan saritutako lanak Gipuzkoako Mendizale Federazioaren 2013ko egutegian agertuko dira. Argibideak: www.gmf-fgm.org.
• Bidaia Europara. Josu Iztuetak natura ardatz duen bidaia prestatu du Europara, uztailaren 1etik 22ra. Oihan Beltza, Tirol eta Eslovenia bisitatuko dituzte. Argibideak: 669-022 215 eta www.nairobitarra.com.
• Txindoki Bertikala. Hirugarrenez antolatu dute Txindoki Bertikala lasterketa. Ekainaren 17an jokatuko da eta Euskal Zirkuiturako puntuagarria izango da. Larraitzen hasi eta Txindokiko tontorrean bukatuko da. Argibideak: www.txindoki-bertikala.blogspot.com.
IRTEERAK
Ekainak 16-17.
Aretxabaleta (Zaraia) Otoio, 17an. Arrasate (Besaide) Bizkaiko Bira, 17an. Tel: 943-77 30 68. Azpeitia (Lagun Onak) Uliako Itzulia, 16an. Gaztetxoen BTT irteera, 17an. Tel: 94302 58 93. Basauri (Baskonia) Gorbeiara, gaueko ibilaldia. Tel: 94-449 57 28. Beasain (Aitzgorri) Aizkorriko Bira, 17an. Tel: 943-16 22 78. Bilbo (Santutxu) Ezkaurre Txiki, 17an. Tel: 635-71 20 11. Donostia (Aitzarte) Tologorri, 17an. Donostia (Kresala) Tenpluen ibilaldia: Elgoibar, Arrate, 17an. Tel: 943-42 09 05. Donostia (Vasco de Camping) Euskal Herria oinez: Bidarrai, Donibane Garazi, 17an. Tel: 943-27 18 66. Durango (Tabira) Ehujarre, Lakora, Arbailako basoa. Eibar (Deportiboa) Bidarrai, Alkaxuri, Amaiur, 16an. Tel: 943-20 19 04. Elorrio (Erdella) Orientazio ikastaroa, 16an. Errenteria (Urdaburu) Ernaz, Lakora, Juan Pitoren benta, 16an. Getxo (Itxas Argia) Europako Mendiak: Torre Bermeja eta Garbanceda. Tel: 94-430 06 62. Irun (Erlaitz) Pirinioak: Robiñera. Tel: 943-63 58 38. Leioa (Leioa) Bioleta (1.408), 17an. Tel: 689-72 19 17. Ondarroa (Aurrera) Soila eta Muela, 17an. Tel: 94-683 32 66. Pasaia (Jaizkibel) Yeguaceros, Larraine, 17an. Tel: 943-51 47 00. Urretxu (Goierri) Larrau, Otsogorrigaina, Belagoa, 16an; Belagoa, Ukerdi, Budogia, Lintza, 17an. Tel: 943-72 05 67. Usansolo (Burtotza) Anboto, 17an. Tel: 94-600 23 47. Villabona (Aizkardi) Pirinioetara: Neouville. Zarautz (Pagoeta) Asteburuan Pirinioetara. Tel: 943-13 29 11.
Mendia. Buzoia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu