IKASTAROAK
• Eskalada ikastaroa. Elgoibarko Morkaiko taldeak eskalada ikastaro bat antolatuko du ekainaren 4tik 27ra bitartean, astelehen eta asteazkenetan. Rokodromoan dira saioak, 18:30etik 20:00etara. Argibideak: [email protected].
• Ikus-entzunezkoak. Gasteizko Landher Montaña taldeak mendian hartutako irudiekin ikus-entzunezkoak prestatzeko ikastaro bat antolatuko du ekainaren 11tik 15era eta 21ean. Argibideak: 945-28 68 00.
• Kirol eskalada. Gipuzkoako Goi Mendi Eskolak ekainaren 23 eta 24ra atzeratu du kirol eskaladan hasteko eta trebatzeko ikastaroa. Eginon eta Uharte Arakilen egingo dute. Argibideak: www.gmf-fgm.org.
• Espeleologia ikastaroa. Gipuzkoako Mendizale Federazioak espeleologia ikastaro bat antolatu du Aralarren ekainaren 16 eta 17rako. Argibideak: 943-46 14 40 eta www.gmf-fgm.org.
PROIEKZIOAK
•Jaizkibelgo sinfonia. Gipuzkoako Argazkilaritza Elkartean, Jesus Martinezen Jaizkibel ese desconocido. Sinfonía en piedra ikus-entzunezkoa emango dute asteartean, 19:30ean. Solasaldi bat ere egingodute.
DEIALDIAK
• Ariatzako ibilaldia. Ekainaren 9rako antolatu du Saragia elkarteak Muxikako Ariatza auzoko mendi martxa. 19,5 kilometroko ibilaldia prestatu dute, eta 08:30ean irtengo dira, plazatik. Aldez aurretik izena emateak 6 euro balio du, eta 10 euro egunean bertan.
• Oargiren eskalada irteera. Tolosako Oargi taldeak Pirinioetako Gouerette eski estazio inguruan eskalada irteera bat antolatuko du ekainaren 8tik 10era. Larunbat eta igande goizean Pene Sarriereneskalatuko dute. Argibideak: 688-69 86 42.
• Pagoeta Eguna igandean. Zarauzko Pagoeta elkarteak Pagoeta Eguna antolatu du iganderako. Gurutzearen ondoan meza izango da 11:30ean, eta txistulariekin eta trikitilariekin erromeria ondoren. Jatekoa eta edatekoa jarriko dute.
• Artzaintzaren bidea. Arantzazuko Parketxeak Urbia-Artzaintzaren Bidea ezagutarazteko ibilaldi gidatua antolatu du iganderako. Turismo bulegotik irtengo dira, 09:00etan.
• Galdaramiñoko lasterketa. Laugarrenez antolatu dute Eibarko Urki auzoan Galdaramiñoko mendi lasterketa. Ekainaren 10ean izango da, 11:00etan. Probak 15 kilometroko luzera du, eta 1.100 metroko desnibela. Argibideak: www.mendilasterketa.blogspot.com.
• Alpinismo irteerak. Martin Elorza gidariak bi alpinismo irteera antolatu ditu ekainerako: Perdidoko ipar hormara, hilaren 9 eta 10erako, eta Balaitus mendiaren ipar-mendebaldeko ertzera, hilaren 16 eta 17rako. Argibideak: 652-75 52 27.
IRTEERAK
Ekainak 9-10.
Arrasate (Besaide) Pirinioetara: Bujaruelo, Espiguetes, Pineta. Tel: 943-77 30 66. Basauri (Baskonia) Jose Luis Memoriala: Lesitas, Beriain eta Euskal Herriko erdigunea, 10ean. Tel: 94-449 57 28. Donostia (Antiguako) Etxaleku, Autza, 10ean. Tel: 943-21 96 66. Durango (Tabira) Moncayo, 9an. Eibar (Deportiboa) Sodupe, Areta, 3an. Tel: 943-20 19 04. Elorrio (Erdella) Europako Mendiak. Errenteria (Urdaburu) Iruñerriko itzulia: Egillor, Oteitza, 10ean. Hernani (Mendiriz Mendi) Cebollera mendilerroa. Tel: 943-33 27 45. Iruñea (Txantrea) Otsondo, Alkurruntz, Elizondo, 10ean. Tel: 630-81 38 83. Karrantza (Karrantza Harana) Asongo mendiak: Mullir, 10ean. Tel: 690-05 12 00. Orozko (Itxinape) Aiako Harria, 10ean. Pasaia (Jaizkibel) Iruñerriko itzulia, 9an. Tel: 943-51 47 00. Sopela (Munarrikolanda) Morra de Lechugales eta Peña Castil. Tafalla (Alaitz) Pirinioetara: Taillon eta Errolanen Arraila. Tel: 687-32 34 34. Tolosa (Alpino Uzturre) Cabredo, Joar, Kanpezu, 10ean. Tel: 943-65 27 89. Villabona (Aizkardi) Pirinioetara: Lizara, Bernera, Llena del Bozo, 10ean. Zarautz (Pagoeta) Lizarrusti, Ausa Gaztelu, Gaintza, 10ean. Tel: 689-04 53 21.
Mendia. Buzoia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu