IKASTAROAK
• Eskalada ikastaroak. Beasaingo Arrastaka elkarteak eskalada ikastaroak antolatu ditu maiatzeko astearte eta ostegunetarako. Arrastaka elkartean, Ataungo eskalada eskolan eta Antzizar kiroldegian egingo dituzte ikastaroak.
• GPSrako programak. Gasteizko Landher Montañak GPSari aplikatutako programa eta tresnen ikastaroa antolatu du, maiatzaren 14tik 17rako. Saioak 18:00etatik 21:00ra bitartean izango dira. Prezioa: 125 euro. Argibideak: 945-28 68 00.
• Harkaitz eskalada. Gasteizko Landher Montañak harkaitz eskalada ikastaroa antolatu du, maiatzaren 10, 12 eta 13rako. Saio teorikoa izango da aurrenekoa, eta asteburuan Eginora eta Atxartera joango dira. Argibideak: 945-28 68 00.
• Arroila jaitsierak. Gipuzkoako Goi Mendi Eskolak arroilak jaisteko ikastaroa antolatu du ekainaren 2 eta 3rako. Hastapen eta trebakuntza ikastaroak izango dira, eta Fagon eta Ozan egingo dituzte. Argibideak eta izen emateak: 943-46 14 40 eta www.gmf-fgm.org.
PROIEKZIOAK
•Jaizkibelen mendi astea. Pasai Antxoko Jaizkibel elkarteak mendi astea du hurrengoa. Astelehenean, Islandia eta Groenlandia proiekzioa eskainiko dute Mila Gallastegik eta Asier Aranzabalek; asteartean, Far-West-en eskia ikus-entzunezkoa eskainiko dute Poto Gorrotxategik eta Belen Eguzkizak; eta, asteazkenean, Imanol Diaz de Garaiok eta Migel Anjel Otsoa de Aldak Nafarroa lana. Hiru saioak 20:00etan dira, kultur etxean. Osteguneko eta ostiraleko emanaldiak elkartearen egoitzan egingo dituzte, ordu berean: Javier Castro Montoyaren Que ver en el monte eta elkarteko kideen argazkiekin osatutako Trebiñuko bira.
•La Palma uhartea. Donostia Kulturak eta Vasco de Campingek antolatuta, Senderismo en la isla de La Palma eskainiko du Casimiro Bengoetxeak, asteazkenean, Okendo kultur etxean. Saioa 19:30ean da.
IRTEERAK
Zarauzko ibilaldia, igandean. Pagoeta elkartearen Zarauzko Iraupeneko III. Ibilaldia igandean egingo dute. Bi ibilaldi izango dira: 45 kilometroko luzea, eta 27,3 kilometroko laburragoa. Biak Zarautzen hasi eta bukatuko dira. Argibideak: www.zirkuitua.com eta 943-13 29 11.
• Ehun Miliak. Beasaingo Arrastaka elkarteak antolatzen duen Ehun Miliak ultra trailaren ibilbidea ezagutu nahi dutenek 166 kilometroak lau etapatan egiteko aukera dute. Bihar eta etzi dituzte lehenengoak, eta hilaren 12 eta 13an besteak. Argibideak: www.arrastaka.net.
• Beitiaren omenezkoa. Iñaki Beitiaren omenezko 16. mendi martxa maiatzaren 20an egingo dute, Zumarraga-Urretxun. Iazkoaren bidetik, 35 kilometroko ibilbide bakar bat prestatu dute ibiltari guztientzat. Iñaki Beitia zena omentzeko da ibilaldia. Argibideak: www.beitia.org.
Maiatzak 12-13.
Arrigorriaga (Padura) Guadarramara. Basauri (Baskonia) Colina, 13an. Tel: 94-449 57 28. Donostia (Aitzarte) Pirinioetara: Arriel. Durango (Tabira) Lagran, Laguardia, 12an. Sollube, 13an. Eibar (Deportiboa) Arroila jaitsiera Artazulen, 12an. Tel: 943-20 19 04. Errenteria (Urdaburu) Pirinioaurrea. Irun (Erlaitz) Bisaurin, 13an. Tel: 943-63 58 38. Iruñea (Txantrea) Ligi-Atherei, Iratiko txaletak, 12an. Tel: 630-81 38 83. Lemoa (Ganzabal) Deiadar mendiak: Sollube, 13an. Tel: 94-631 45 97. Pasaia (Jaizkibel) Iruñerriko itzulia, 12an. Tel: 943-51 47 00. Tafalla (Alaitz) Guarrinza, Txipeta, Zuriza, 13an. Tel: 687-32 34 34. Tolosa (Alpino Uzturre) Gernika, Gaztelugatxe, 13an. Tel: 943-65 27 89. Tolosa (Oargi) Arroila jaitsiera ikastaroa Fago-Arandarin. Tel: 943-67 56 12. Ubide (Amexier) Ullibarriko urtegia, 13an. Villabona (Aizkardi) Donaixti, Behorlegi, 13an. Zarautz (Pagoeta) Zarautz, Arantzazu, 12an. Tel: 943-13 29 11. Zumaia (Inda Mendi) Ibañeta, Laurinaga, Argarai, Luzaide, 13an.
Mendia. Buzoia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu