• GPS ikastaroa. Gasteizko Landher Montañak GPS ikastaroa antolatu du, martxoaren 13, 14 eta 16rako. Saio teorikoak Landherren egingo dituzte; saio praktikoa, berriz, Arriaga parkean. Argibideak: 945-28 68 00.
• GPS ikastaroa. Tolosako Oargik GPS ikastaroa antolatu du martxoaren 12, 14, 16 eta 17rako. Elkartean egingo dituzte hiru saio, 19:30etik 21:00etara; eta larunbat goizekoa mendian.Argibideak: [email protected].
• Mendi eskiko ikastaroa. Tolosako Oargik mendi eskiko ikastaroa antolatu du, martxoaren 16, 17 eta 18rako. Maila guztietako mendizaleentzat antolatu dute. Izena emateko: 688-69 86 42 eta [email protected].
• Neguko ikastaroa. Gasteizko Landher Montañak neguko alpinismo ikastaroa antolatu du, martxoaren 22, 24 eta 25erako. Pioleta eta kranpoiak erabiltzen, elur maldak igotzen eta soka erabiltzen irakatsiko dute. Argibideak: 945-28 68 00.
•Jaizkibelgo sinfonia. Donostiako Okendo kultur etxean Jesus Martinezen Jaizkibel: ese desconocido. Sinfonía de piedra ikus-entzunezkoa eskainiko dute, asteazkenean, 19:30ean.
•Mendi astea Zumaian. Udalak hiru emanaldi antolatu ditu martxorako. Josu Bereziartuak Broad Peak 2010. Hastapenetara itzulera ikus-entzunezkoa eskainiko du, martxoaren 19an; hilaren 20an Harri gosea proiekzioa eskainiko du Ekaitz Maizek; eta Felipe Uriartek Juley Ladakh, Tibet txikia, martxoaren 21ean. Emanaldiak Alondegian dira, 19:30ean.
• Villabonako ibilaldia. Iraupen luzeko ibilaldien denboraldia Villabonako Aizkardi elkartearen martxarekin hasiko da, martxoaren 25ean. Izen ematea: 649-71 71 82.
• Aste Santuan Gredosera. Zarauzko Pagoetak Aste Santurako irteera antolatu du Gredosera. Hiru mendi ibilaldi egin asmo dituzte, eta Avila eta Valladolid bisitatu. Argibideak eta izen emateak: 943-13 29 11.
Martxoak 17-18.
Arrigorriaga (Padura) Pirinioetara: Val Louron. Azpeitia (Lagun Onak) Mendi bizikletako irteera, 18an. Tel.: 943-02 58 93. Basauri (Baskonia) Holtzarte, Izarbe eta Argibel, 18an. Tel.: 94-449 57 28. Beasain (Aitzgorri) Onddi, 18an. Tel: 943-16 22 78. Beasain (Arrastaka) Pirinioetara: Okabeeta Ori. Donostia (Antiguako) Urkiola, Baltzola, 18an. Tel.: 943-21 96 66. Donostia (Antxeta) Gorbeia, 18an. Tel.: 943-28 17 91. Donostia (Kresala) Arantzazu, Mandubia, 18an. Tel.: 943-42 09 05. Donostia (Vasco de Camping) Euskal Herria oinez: Senpere, Baiona, 18an. Tel.: 943-27 18 66. Durango (Tabira) Demanda mendilerrora. Elorrio (Erdella) Txamantxoia eta Hiru Erregeen Mahaia. Errenteria (Urdaburu) Carrascal, Perdon, 17an. Getxo (Itxas Argia) Mandubia, Beasain, 18an. Tel.: 94-430 06 62. Sopela (Munarrikolanda) Zaria eta Bunaniarri, 18an. Tolosa (Uzturre) Legunbe, 18an. Tel.: 943-65 27 89. Usansolo (Burtotza) Upategira bisita eta bazkaria, 17an. Tel.: 94-600 23 47. Zarautz (Pagoeta) Banka, Luzaide, 18an. Tel.: 943-13 29 11.
Mendia. Buzoia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu