euskal herria 2011ko urria-azaroa. 54. zbk
Kalean da Euskal Herria aldizkariaren azken zenbakia. Bertizko Jaurerria eta Baztan ditu ardatzetako bi. Ibilaldiak, bisitatzeko lekuak, otorduetarako eta lotarako lekuak... bilduma dotorea osatu dute. Tolosako Topic etxeari buruzko erreportajeak, enoturismoari buruzkoak eta etxe ekologikoen inguruan idatzitakoak osatzen dute zenbakia.
•Harkaitz eskalada. Mendiak eta Herriak elkarteak eskaladan hasteko ikastaroak antolatu ditu azaroko asteburuetarako. Argibideak: 948-51 32 33.
•Goi mendian hasteko. Mendiak eta Herriak elkarteak goi mendian hasteko ikastaro bat antolatu du hilaren 11, 12 eta 13rako, Portalet eta Anayet inguruan. Argibideak: 948-51 32 33.
• GPS ikastaroa. Donostiako Vasco de Campingek GPSa erabiltzen ikasteko ikastaro bat antolatu du azaroaren 8, 10 eta 12rako. Jaime Eguzkiza arduratuko da ikastaroaz. Izen emateak eta argibideak: 943-28 17 66.
•Haurrentzako eskalada ikastaroa. Elgoibarko Morkaiko taldeak haurrentzat eskalada ikastaro bat antolatu du. Azaroaren 21ean hasiko da. Olaizaga kiroldegiko rokodromoan dira saioak.
•Jaizkibel hizpide. Errenteriako Urdaburu taldeak antolatuta, Jaizkibel: ese desconocido. Sinfonía en piedra proiekzioa eskainiko du Jesus Maria Martinezek astelehenean, 18:30ean.
•Elgoibarko asteazkenak. Morkaikoren zikloan, hilaren 9an dute hurrengo saioa: Fidel Mendiak Muturreko eskiaPirinioetan ikus-entzunezkoa eskainiko du, 21:30ean, Musika Eskolan.
•Poliki taldea. Gloria Latasa eta Nekane Intxausti gidariek Poliki taldearen hurrengo irteera iragarri dute: Lizarraga, Iturmendi, hilaren 12 eta 13rako. Argibideak: 609-45 10 02.
• Martin Elorzaren irteerak. Azaroaren 12 eta 13rako Torre Cerredora antolatu du irteera; Txindokiko Txema bidea eskalatzera hilaren 19 eta 20rako; eta alpinismoan hasteko ikastaroa azaroaren 26 eta 27rako. Argibideak: 652-75 52 27.
•Argazki Rallya. Villabonako Aizkardi elkarteak 4. Argazki Rallya antolatu du azaroaren 13rako. Elkartetik bertatik irtengo dira, 09:00etan. Argibideak: www.aizkardi.com.
Azaroak 12-13.
Andoain (Euskalduna) Guardetxea, Igaratza, Lizarrusti, 13an. Tel: 943-59 22 32. Barañain (Lagunak) Larraiza, 13an. Tel: 948-18 12 33. Basauri (Baskonia) Ebro ibaiaren ibilbidea, 13an.Bilbo (Juventus) Arantzazu, Gaboño, Enaitz, Duro, Arantzazu, 13an. Tel: 94-415 19 90. Bilbo (Santutxu) Olvedo, 13an. Tel: 635-71 20 11. Hernani (Mendiriz Mendi) Guadalupe, Pasaia, 13an. Tel: 943-33 27 45. Iruñea (Amaya) Ardanaz, Peña Izaga, Aizurriz, 13an. Tel: 948-30 34 14. Iruñea (Txantrea) Pico del Aguila eta Salto de Roldan, 13an. Tel: 630-81 38 83. Pasaia (Jaizkibel) Zuberoako Bira, 13an. Tel: 943-51 47 00. Tafalla (Alaitz) Belagoa, Lakora, Ehujarre, Santa Grazi, 13an. Tel: 653-41 52 78. Urretxu (Gipuzkoa) Lokiz mendilerroa, 13an. Tel: 943-72 05 67. Usansolo (Burtotza) Ipizte, 13an. Tel: 94-600 23 47. Zarautz (Pagoeta) San Vicente, Kruz de Alda, Arnaba, Kontrasta, 13an.
Mendia. Buzoia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu