Jean Bordaxar musikari zuberotarrak idatzi du Jose Mendiaga bertsolariari buruzko pastorala, eta gaur eskainiko dute Arrokiagan (Zuberoa), 15:30ean; abuztuaren 5ean beste emanaldi bat egingo dute. Obra horrek Mendiagaren (Aldude, Lapurdi, 1845 - Montevideo, Uruguai, 1937) bizitza azaltzen du. Jean Fabien Lechardoy barkoxtarrak zuzenduko du emanaldia; 92 aktore arituko dira, eta 24 jelkaldi eta hamabi abesti eskainiko dituzte. Jai eguna da Arrokiagan, eta emanaldia ikustera 3.500 pertsona inguru joango direla espero dute.
Euskaltzale sutsua zen Mendiaga, eta, erbestean bizi arren, ez zituen sekula ahaztu euskara eta Euskal Herria. 18 urterekin joan zen Ameriketara, eta Argentinan, Txilen eta, batez ere, Uruguain ibili zen. Lan handia egin zuen euskal kulturaren alde, eta Hego Amerikako euskaldunen artean euskal nortasuna biziarazten saiatu zen; Otañorekin batera, Rio de La Plata eta diasporako bertsolaririk handienetakoa izan zen. Euskaraz idatzitako lan batzuk Montevideoko Euskal Erria eta Haitza aldizkarietan argitaratu zituzten; baita Baionako Eskualduna eta Eskualdun Ona astekarietan ere. Hala ere, Euskal Herrian ia ezezaguna izan zen 1992a arte. Urte horretan, Piarres Xarriton euskaltzainak haren lanak bildu eta argitaratu zituen.
PASTORALA
Noiz. Gaur, 15:30ean.
Non. Arrokiagan (Zuberoa).
Mendiagari buruzko pastorala
Jose Mendiaga bertsolariari buruzko pastorala antzeztuko dute gaur, 15:30ean, Arrokiagan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu