Irudia.Madril

MENDIKO AITORTZAK

2010eko abenduaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Abenduarekin batera iritsi dira mendiari lotutako sariketak eta aitortzak. FEDME Espainiako Mendi eta Eskalada Federazioak hamar urteko kazetari ibiliaren aitortza egin dio Andoni Arabaolaza Gara egunkarian mendiko gaiak jorratzen dituen kazetariari (argazkian). Mikel Zabalzari, berriz, Himalayako jarduera onenaren saria eman diote, Broad Peaken Alberto Iñurrategirekin eta Juan Vallejorekin osatutako zeharkaldiagatik. Gipuzkoako kirolaren galan, bestalde, Edurne Pasaban eta Casimiro Bengoetxea saritu dituzte; azken horri urteetan mendiari lotuta egindako boluntario lanagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.