Jaialdia

Mendiz mendi ibiltzeko aitzakia

2021eko urriaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Puntaik Punta Debagoieneko bidezidorren jaialdiak hainbat jarduera eskainiko ditu gaur eta bihar Antzuolan eta eskualdeko beste udalerri batzuetan (Gipuzkoa). Mendi ibilaldi mordoa egingo da: gaur, besteak beste, Antzuolan egingo dute bat, bertako mugak ezagutzeko, eta Bergarako dolmenen ibilbidea ere egingo dute; bihar, hala nola Lizarragatik Uzarragara joango dira elizbideetatik, Oñatiko pottokaren ibilbidetik ere arituko dira, eta hegaztiak behatzeko irteera bat egingo dute Aretxabaletan. Bestelako proposamenik ere egongo da. Esaterako, haurrentzako txotxongilo ikastaroa egingo dute gaur Antzuolan, eta eskuko kremena, bihar.

Puntaik Punta jaialdia

Gaur eta bihar, Debagoieneko hainbat udalerritan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.