Miarritze-Donostiako soinuak

Lapurdi eta Gipuzkoako gaztetxoak euren bizilekua nola entzuten duten erakusten ari dira egunotan Donostian

Argazkilari eta fonografista bana lagun izan zituzten gazteek. SOINU PAISAIAK.
Erredakzioa
2011ko ekainaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kostaldearen soinuak jaso dituzte Miarritzeko (Lapurdi) eta Donostiako 8 eta 15 urte arteko gaztetxoek. Soinu Paisaiak argazkiekin zein bideoekin lagundu, eta erakusketa osatu dute. Lehen ere, Miarritzen egon zen emaitza ikusgai. Orain Donostian dago, ekainaren 20ra arte.

Camille Duplantier argazkilaria eta Stephane Garin fonografista izan dituzte gidari Miarritzen eta Itsasun soinuak eta irudiak biltzeko. Donostian, berriz, Asier Gogortza argazkilariaren eta Iñigo Telletxeren eskutik, Kristinaenea parkean eta inguruan ibili ziren. Egitasmoaren koordinatzailea Xabier Erkizia izan da, Artelekuko Audiolab taldekoa.

Soinu eta irudi ehizan ibili diren bitartean, gaztetxoek euren inguruneari buruz hausnartzeko ariketa egin dute, eta haurrek beren soinu inguruneari buruz hausnartu dute. Entzuten eta ikusten zituzten paisaiak deskribatu dituzte, baita hitzez ere. Parte hartzaile bakoitzak begiekin ikusitakoa eta belarriekin entzundakoa hainbat eratan azaltzen du. Horren bidez, erakusketa berriz bihurtzen da entzun eta ikusteko ariketa, azkenarentzat. Donostian, gainera, beste plano bat du erakusketak, Kristinaenea parkean baitago, soinuetako batzuren iturrian.

'SOINU PAISAIAK'

Noiz. Gaur, 10:00etatik 13:30era. Astegunetan, 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara.

Non. Kristinaenea Parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.