Ezarian. Inauteriak. Irudia. Lantz
MIEL OTXIN BERPIZTU ZUTENEN OMENEZ
Aurtengo inauteriak bereziak dira Lantzen (Nafarroa), 50 urte bete baitira berreskuratu zituztenetik. Pio eta Julio Caro Barojari esker berpiztu ziren Miel Otxin, Ziripot, txatxoak eta gainerako pertsonaiak, eta herritarren esker ona adierazteko plaka paratu zieten atzo herriko plazan. Pio Caro Barojaren semea izan zen omenaldian. 1964an ohiturei buruzko dokumental baterako berregin zuten 36ko gerrak isildutako inauteria. Ordutik, lanztarrek ez dute behin ere hutsik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu