Komunikazioa
Mikel Aiestarani galdezka 'Berria.info'-n
Gerra kazetariak dioenez, orain herrialde arabiarretan jendeak askatasun gehiagorekin hitz egiten du
Berria.info-ko irakurleen galderei erantzun zien atzo Mikel Aiestaran gerra kazetariak. Azken aldian bertatik bertara jarraitu ditu herrialde arabiarretako protestak. «Ikaragarria da kazetari gisa Tunisian, Egipton, Libian eta Yemenen lan egitea. Diktadura eta beldurraren ostean, askatasun osoz hitz egiten du jendeak. Azkenean, ahotsak entzun ditugu; hori izan da, behintzat, nire lanaren helburu nagusia», esan du Aiestaranek. Dena den, kazetariaren ustez gehienetan ez du denborarik izaten lana behar bezala egiteko. «Agendak minuturo aldatzen dituzte agentziek, eta gu beti horren atzetik joan behar. Hori bai, hedabideetan tokia ez izan arren, beti bihotzean eramaten ditut lagun eta istorio asko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu