Bilboko aste nagusia

Milioi eta erdi lagun elkartu dira Bilbon astebetean

Bilboko Udalaren arabera, 80 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izan du aurtengo Aste Nagusiak.

Bart erre zuten Marijaia. MONIKA DEL VALLE, FOKU
2018ko abuztuaren 27a
09:18
Entzun

Atzo, Marijaia erre aurretik, Aste Nagusiaren balorazioa egin zuen Bilboko Udalak. Jaiek 80 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eduki dutela kalkulatu dute eta milioi eta erdi lagun elkartu direla.

Hotelek %85-87ko okupazioa izan dute, batez beste, eta batzuk erabat beteta ere egon dira. Igandeko datuak falta dira oraindik, baina larunbatetik larunbatera 18.000 bisitariri egin diete harrera turismo bulegoan.

Juan Mari Aburto alkateak jakinarazi zuen lau eraso sexista salatu dituztela jaietan, eta pertsona bat atxilotu dutela, horietako kasu batekin lotuta. Atzo bertan, elkarretaratzea egin zuten ehunka lagunek Bilboko Konpartsek deituta, eraso horiek salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.