Saioaren lehen atelean elkarrizketatu dute Iker Ganuza Varados dokumentalaren ekoizlea ere. Mediterraneoa gurutzatzen ahalegintzen diren errefuxiatuei buruzko lanaren gainean aritu dira. Dokumentala ikusgai dago Zinemira sailean.
Bestalde, Anabel Arraizak Inaxio Esnaola Irutxuloko Hitza-ko kazetariarekin eta BERRIAko Urtzi Urkizu kazetariarekin aztertu du Zinemaldiaren hasiera.
Horrez gain, Aitor Azurki kazetariak 36ko gerrarekin lotutako hainbat kontu azaldu ditu, eta Kristina Zorita kazetari eta blogariak Perlak saileko hainbat gomendio eman ditu.