Morts pour la patrie

2020ko azaroaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ezkil hotsa udako sargorian
DEI BAT! herrian barrena
Armak hartzera behartu gaituzte
FRANTSES! aberriaren alde
TA Baionatik burni bidean
Biba ta txalo artean
Adorez goaz orain bi egun
Ume koskor ginenak

Gu gara 49 erreximentua
Zin egin digute garaipen azkar bat
Laster bueltan etxera

Lubaki hezeak nigar ta garrasiak
Haragi ustel usaina
Anaia hila Verdungo lur beltzean
Lagun denak galduak
Infernuko atean Somme ibarrean
Ofizial arrotzen menpe
Vive la France allez! oihukatuta
Engainatu gaituzte

Hemendik entzuten dut erbesteratua
Ama-aiten nigarra
Ene azken arnasa, ez naiz itzuliko
Oi ama Eskual Herria!

Euskaraz baizik ez zekiten haiek
Haiena ez zen aberriaren alde

(Kaleko urdangak)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.