Moskuko jaiak, bero-bero

Herri bazkaria, bertso-triki poteoa, txarangak eta musika jaialdia izango dira gaur Irungo auzoan

Willis Drummond Baionako taldeko kideak. J. A. ARETA GOÑI.
urtzi urkizu
2011ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
Irungo Mosku auzoan jaietan dira ostegunetik. Mota guztietako ekitaldiak prestatu dituzte. Eta gaur, hasteko, eguerdian haur jolasak izango dira Urdanibia plazan. 14:00etan herri bazkaria egingo dute, Peña kalean. 16:00etan mus txapelketa hasiko da, Urdanibia plazan. 17:00etan, berriz, bertso-triki poteoa egingo da Kontxo eta Xamoaren laguntzarekin. 18:00etan, Bonbereneako txaranga ibiliko da auzoan zehar.

Eguneko ekitaldi indartsuena, azkenik, gauean izango da. Urdanibia plazan kontzertuak egingo dituzte, 21:30etik aurrera. Willis Drummond, The Capaces eta Luz de Putas taldeek joko dute.

Willis Drummond taldea Baionan sortua da. 2007an, haiek ekoizturiko Anthology diskoa kaleratu zuten. 2009an, Bidehuts zigiluaren laguntzaz, Willis Drummond diskoa atera zuten. Instanteak da haien azken lana. Fugazi eta ACDC taldeen musika da lapurtarren inspirazio iturri.

The Capaces hardcore punk taldea Bartzelonatik dator. Doinu bizkor eta gogorrak egiten dituzte, ia gehienak bi minutura iristen ez direnak. Martillo ezizena du taldeko emakume kantariak.

Luz de Putas Hondarribian sortutako ska taldea da. Euren kontzertuetan jai giroa eta umorea nagusitu ohi dira.

WILLIS DRUMMOND, THE CAPACES, LUZ DE PUTAS

Non. Irungo Mosku auzoko jaietan (Gipuzkoa). Urdanibia plazan.

Noiz. Gaur, 21:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.