Mahai ingurua

'Mozal legea' mintzagai

2016ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mozal legea-ren ondorioen inguruan hausnartuko dute gaur gizarte mugimendu eta kazetaritza munduko hainbat ordezkarik. PPren Espainiako Gobernuak indarrean jarri du legea, «salbuespen egoera normaltzeko»; hala salatu dute antolatzaileek. Argia-ko Axier Lopez —irudian— izango da mahaiaren inguruan. Lege hori erabilita zigortu duten lehen kazetaria da. Harekin arituko dira Aitziber Lasa Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformako ordezkaria, Aratz Estonba herri harresietan aritutako abokatua eta Haizea Nuñez Okupazio Bulegoko kidea.

'Mozal legearen ondorioak'

Gaur, 19:00etan, DonostiakoErnest Lluch kultur etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.