Mundua bizikletan ezagutuz

Gasteizen emanaldi berezia eskainiko du gaur Lorenzo Rojok, 15 urteko bidaian pilatutako edukiekin

Irudian, Lorenzo Rojo bizikleta gainean, Bolivian zehar eginiko bidaian. MARK BRUZET.
Erredakzioa
2013ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bizikleta hartu, eta Mediterraneoko kostaldean barrena abiatu zen Lorenzo Rojo 1997. urtean. Pedalei eraginez, bost kontinenteak gurutzatu eta munduko hainbat txoko ezagutu ditu. Hamabost urteko bidaia egin du bizikleta lagun, guztira, 182.000 kilometro. Orain, etxera itzuli da, Gasteizera, baina atseden hartzera besterik ez. Txango berezi horretan pilatutako istorio, argazki, anekdota eta bestelako edukiekin, diapositiba emanaldi bat antolatu du Rojok. Gasteizko Hala Bedi tabernan izango da gaur Munduan Barrena Bizikletaz emanaldia, 20:00etatik aurrera.

Hamabost urteko bidaia hiru zatitan burutu du Rojok. Lehenak 1997-2003 bitartean iraun zuen, eta 72.000 kilometro egin zituen bizikletaz. Europa Hegoaldea, Asia, Australia eta Ameriketako mendebaldeko kostaldea bisitatu zituen. Bigarren bidaia 2004 eta 2007 artean egin zuen, 49.500 kilometro Europa iparraldean eta Afrikan barrena. Eta azkeneko bidaian, 2008-2012 artean, Ipar eta Hego Amerika zeharkatu zituen (60.955 kilometro).

Maiatza bitartean soilik geldituko da txirrindularia Euskal Herrian. Hortik aurrera, elurrak urtzearekin batera, itsasoaz bestaldeko etxera itzuliko da, bidez bide egiten den horretara.

'MUNDUAN BARRENA BIZIKLETAZ'

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Hala Bedi tabernan, Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.