Mundua hobeto ulertzeko jakin-minak mugiarazten zuen abenturazalea

2011ko otsailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mikel Essery irakaslea eta bidaia gidaria Yemenen hil zuten, 2007ko uztailaren 2an. Marib hiritik gertu dagoen Mahram Belques tenpluan, ustez Al Kaedako kide zen ekintzaile suizida batek turistaz betetako konboiari eraso egin, eta bederatzi lagun hil zituen. Tartean zeuden Mikel Essery eta Maddi Alvarez zarauztarrak. Zarautzen jaio zen Essery, 1953. urtean, eta Donostian bizi izan zen urte luzez. Irakasle lanak bidaiekin uztartzen zituen Esseryk. Banoa bidaia agentziako sortzaileetako bat izan zen, eta hamaika herrialdetan ibili zen bidaia gidari gisa. Frankismoko azken urteetan eta trantsizioan Euskadiko Mugimendu Komunistan aritu zen, eta ihesi ere ibili zen denbora batez. Bidaiatzen zuen herrialdeetako kulturari buruzko jakin-min handiak entzule aparta egiten zuen, eta lagun onak utzi zituen non-nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.