Elikadura. Hazkurri kontuak

Munduko 50 hoberenak

2011ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Ingelesez, The worlds 50 best, omen. Hori da britainiar Restaurant aldizkariak urtero 2002tik atera duen mundu zabaleko 50 jatetxe hoberenen zerrendaren izena eta bertan dira Mugaritz, Arzak eta Berasategi, hasieratik bertatik. Zerrendak ospe eta itzala hartu ditu bere bizitza laburrean darabilen sistema «demokratikoa» izateaz gainera, gure ustez, gida ezagun batzuek baino askoz amarru eta tratu gutxiago egiten dituelako eta bezero xehearen zaletasunetatik gutxiago urruntzen delako.

Egun, 837 pertsona, munduko eskualde jakin batzuen arabera 30 kideko taldetan banaturik, dira eginkizun horren arduradunak, mahaikideak (sukaldariak, kazetariak eta kritiko gastronomikoak). Botazio-prozesuak sekretupekoak dira beti, ezin zaie hedabideei deus jakinarazi. Talde bakoitzeko kideek bere eskualdeko lau jatetxe eta hortik kanpoko beste hiru aukeratu behar izaten dituzte. Horretarako, azken urte eta erdian bertan bazkaldu edo afaltzea derrigorrezkoa dute. Ostalaritzako profesionalek parte hartzen dutenez, ezin diezaiekete botorik eman interes komertzial edo bestelakoez loturiko establezimenduei.

Botoa jatetxeari eman behar zaio, ez chefari (hori, ordea, ez dago argiegi). Talde bakoitzak hautaturiko zazpi jatetxeen hurrenkera aurkeztuko du, gardentasun eta zorroztasun osoz. Beraz, munduko zeinahi jatetxe izan daiteke aukeratua, ez dago aurretiazko mugarik hala nola sariak irabazi izana, aspaldikotasuna, chefa, azalera, gidetan agertzea… Betebehar bakarra, bozkatzen denean zabalik egotea da.

Eserlekuetan goroldiorik ager ez dadin, 30 kide horietatik hamar urtero aldatzen dira. Mahaiburua taldeak hautatzen du, gastronomian bete duen rolagatik edo antzeko arrazoiengatik.

Eta, atipiko samarra: jatetxe batek behera edo gora egiteak edo, areago, zerrendatik kanpo gelditzeak ez du adierazten, nahita nahiez, iazkoan baino eskasago edo hobeki dabilenik; baliteke, adibidez, mahaikide berrien presentziak eraginik, epaimahaiaren zaletasunak bestelakoak izatea.

Hamargarren edizioa du aldizkariak aurten eta, oraingoz behintzat, sukalde horretatik ez dator kiratsik. Horren ahizpenak egin ote du?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.