EZARIAN. ZIENTZIA

Munduko biztanleen %80k aire kutsatua arnasten dute

Giza osasunarentzat kaltegarriak diren aireko partikula txikien kutsaduraren mapa osatu du NASAk

Irune Lasa.
Donostia
2010eko irailaren 30a
00:00
Entzun
Haile Gebrsselassie errekordunak Pekingo Olinpiar Jokoetan maratoia korritzeari uko egin zion 2008an, Txinako hiriburuko airearen kutsaduragatik. Hautsak harrotu zituen erabaki hark, baina NASAk argitaratu berri duen goiko mapa horri begira, Gebrsselassiek bazeukan Pekinen 42 kilometroko lasterketa bat egitera ez arriskatzeko arrazoirik.

2,5 mikrometro edo azpiko diametroko material partikulatuen (PM2,5) kutsadurari buruz egiten den lehen mapa da goikoa. Epe luzeko aire kutsaduraren lurrazaleko datuak bi satelitek hartutakoekin batuz lortu dute mapan mundu osoa hartzea eta agerian uztea kutsadura gehien jasaten duten herrialdeak zein diren; hain zuzen, euren garapen mailarengatik orain arte neurketa gutxien izan dutenak.

Zergatik 2,5 mikrometro azpiko partikulak? Bai naturan aireratutakoak, bai gizakiak sortutakoak, neurri horretako partikulak kaltegarriak dira oso gizakiarentzat, gorputzaren babes sistemak gainditzen baitituzte eta biriketara iritsi -zenbaitetan odolera ere bai-. Milioika heriotza goiztiar eragiten dituzte, ustez; AEBetan bertan, 60.000 urtean.

Eta mapari begira, Afrika iparraldeko Sahara inguruetatik Asia ekialdera doan kutsadura banda argia ikusten da. Eremu horretan bizi dira munduko biztanleen %80.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.