Suchetha Satishen izena euskararekin lotuta zabaltzen hasi zen abuztuaren amaieran. Hil horretako 19an, 15 urteko neska indiarra Guinness errekor bat gainditzen saiatu zen Dubain, kontzertu batean inoiz baino hizkuntza gehiago erabiliz. 120 abesti kantatu zituen, eta horien guztien artean, euskarazko bat: Kanuto.
Orain, ofiziala da marka. Guiness World Records erakundeak argitaratu egin du bere webgunean: «Kontzertu batean inoiz erabilitako mintzaira gehienen errekorra —120 hizkuntza— Suchetha Satishek (India) lortu zuen, Dubain, Arabiar Emirerri Batuetan, 2021eko abuztuaren 19an».
Erakundeak nabarmendu du neskak hizkuntzak ikasi dituela gaztetatik, eta Arabiar Emirerri Batuak sortu zireneko 50 urteurrena, eta Indiaren 75. independentzia egunak ospatu nahi izan zituela errekorra lortzeko ahaleginarekin, Music Beyond Borders (Musika Mugaz Gaindi) ekitaldian. Datorren urteko abuztuaren 15ean beteko dira 75 urte Indiak independentzia lortu zuenetik, baina aurtengo martxoan hasi ziren urteurrena ospatzen.
Satishek berak eman du errekorraren onarpen ofizialaren berri sare sozialen bidez.
Happy to share the news that by the grace of God, I am now officially the Guinness World Records Holder for Most Languages Sung in a Concert. Thank you for all your wishes and blessings. @NewsYktRu@airnewsalerts@cgidubai@DDNewslive@berria#Musicbeyondborders#GWR
— Suchetha Satish (@SatishSuchetha) September 24, 2021
Etxepare Institutuak zabalduriko bideoan ikus daiteke gaztea ahoskera txukunarekin abesten euskal klasikoa.
ðŸÂÂÂÂÂŒÂÂÂÂÂÂÂðŸÂÂÂÂÂŽ¤@SatishSuchetha 15 urteko neska indiarra Guinness Errekorra @GWR lortu nahian ari da, 7 ordu eta 20 minututan 120 kantu hizkuntza desberdinetan abestuta. Tartean, euskaraz ðŸ‘ÂÂÂÂÂÂÂðŸ‘ÂÂÂÂÂÂÂ
— [EU] Etxepare Euskal Institutua (@etxepareEU) August 25, 2021
Eta euskal kanta ezaguna aukeratu du erronkarako…#EuskaraMunduan@topagunea@gaztea@Gaztezulopic.twitter.com/tpbbR7LBOS
BERRIAk Satish elkarrizketatu zuen abuztuan bertan. «Nire ama izan zen Europako hizkuntza zaharrenetakoa euskara zela jakin zuena, eta, euskarazko abestiak bilatu zituenean, Oskorri taldearen Kanuto abestiarekin topo egin zuen», esan zuen gazteak. «Abestia entzun nuenean, oso interesgarria iruditu zitzaidan. Musika eta doinua asko gustatu zitzaizkidan».
Kanuto euskal lo kanta herrikoi bat da, eta ama baten eta haur baten arteko solasaldia kontatzen du. Amak esaten dio haurrari lotarako joateko, baina haurrak erantzuten dio kalera joan nahi duela. Abesti xumea da, baina oso ezaguna, batik bat azken estrofa: Kanuto zizilindro, zilindro, zilindro... Eusko Ikaskuntzak hala dauzka jasota abestiaren hitzak:
Egun baten Kanuto
kalera joan zan,
karruak zapalduta
etxera joan zan.
Amak esan ei otsan
lotara joateko,
atzera kontestau eutsan
"Ez dot nai amatxo".
Kanuto Zizilindro,
Zilindro, Zilindro,
Kanuto Zizilindro...
pux! pux! pux!
Herri abesti hori 1993. urtean egin zen oso ezagun, Oskorri taldeak Katuen testamentua bilduman sartu eta argitaratu zuenean.