Julian Lopez (Cuenca, Espainia, 1978) eta Ernesto Sevilla (Albacete, Espainia, 1978) Museo Coconut telebista saioko aktoreek umorezko emanaldia egingo dute gaur Bilboko Santana27 aretoan, 21:30etik aurrera.
Bi aktore horiek Paramont Comedy telebista kateko La Hora Chanante saioan eman zituzten lehendabiziko pausoak, Raul Cimas eta Joaquin Reyes umoristekin batera,eta, gero, La2 kateko Muchachada Nui saioan parte hartu zuten. Erabiltzen duten umorea zentzugabe edo surrealista gisa definitzen dute. Orain, Neox kateko Museo Coconut saioan ari dira. Lopezek Emilio Restreporena egiten du, eta Sevillak, Zeusena. Bata museo bateko zaintzailea da, hori baita artetik hurbil egoteko duen modu bakarra; eta bestea, mundua etxe eder bateko leihoetatik bakarrik ikusi duen aberaskumea. Saioak sitcom ereduari jarraitzen dio, alegia, publikoarekin grabatzen da, iraupen motza eta aktore gutxi ditu, eta saio bakoitzak istorio bat kontatzen du. Lopez zineman ere ibili da lanean; Pagafantas, Que se mueran los feos eta No controles pelikuletan, hain zuzen. Hala, euren umorearen freskotasunaz gozatzerik izango da gaur Bilbon. Sarrerek 20 euro balio dute leihatilan, eta 16 euro aurretik erosiz gero.
JULIAN LOPEZ ETA ERNESTO SEVILLAREN UMOREZKO SAIOA
Noiz. 21:30ean.
Non. Santana 27 aretoan, Bilbon.
'Museo Coconut' umore saioa
Ernesto Sevilla eta Julian Lopez aktoreek umorezko emanaldi bat egingo dute gaur Santana27 aretoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu