Berrogei bat lagunek osatzen dute Haurrock. Philippe Alborren gidaritzapean, Ezpeletan (Lapurdi) emanaldia eskainiko dute gaur. Patronage gelan izango da kontzertua, 17:00etan.
1999. urtean sortu zen Haurrock, Arbonan (Lapurdi). 7 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartzen dute, eta aisialdia igarotzeko ekimen gisa osatu zuten taldea. Euskarazko abestiak kantatzen dituzte, eta lau disko dituzte dagoeneko. Bertsoa Dantzan izan zen kaleratu zuten lehen lana, 2000. urtean; Arantxa Irigoienek idatzi zituen abestien hitzak. Goazen eta Alegiak diskoak etorri ziren ondoren; 2003. eta 2006. urteetan, hurrenez hurren. 2006. urtean, gainera, Herri Urratseko abesti izateko Euskara goxoki euren kanta aukeratu zuten. Balinba diskoan aurki daiteke, beste 23 kantarekin batera.
Haurrentzat zein gazteentzat egindako abestiek osatzen dute euren bilduma, seaska kantuetatik gazteentzako hitzetaraino. Haurrockek ez du helburu bakarra. Batetik, musika zaletasuna bultzatu nahi du; eta, bestetik, abestien bitartez euskara ezagutarazi eta ikasteko gogoa piztu nahi du.
Gaurko kontzertua Estebestak jaialdiaren barruan antolatu dute, Ezpeletako Turismo Bulegoak prestatutako ekintzen artean. Haurrock taldearekin batera, Etxegoien ahizpak ariko dira kantari.
HAURROCK
Noiz. Gaur, 17:30ean.
Non. Ezpeletan (Lapurdi).
Musika eta euskara Ezpeletan
Haurrock haur eta gazteen musika taldeak kontzertua emango du gaur Ezpeletan, 17:30etik aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu