Asteburuko proposamenak

Musikak eta bertsoek lagunduta, lur azpira

Astitz. Mendukilo leizeetan, musikaz eta bertsoez osatutako emanaldia eskainiko dute larunbatean

Erredakzioa
2012ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Modu berezi batean ezagutu ahal izango dira larunbat honetan Astizko Mendukilo kobazuloak. Hain zuzen ere, musikariz eta bertsolariz osatutako ekitaldia antolatu dute goizerako. Maialen Lujanbio, Oskar Estanga eta Julio Soto bertsolariak ariko dira Arkaitz Goikoetxearen esanetan. Musikari dagokionez, Aralar eskolako musikariak egongo dira, eta, haiekin batera, Gabari eta Axandalo kantari taldeak ere bai. Larraungo Eguneko batzordeak antolatu du ekitaldia.

Aldez aurretik izena eman beharko du emanaldia ikustera joan nahi duenak; horretarako, bi bide daude: batetik, (0034) 608-62 36 04 telefonora deituta; eta bestetik, [email protected] helbidera idatzita. Sarrerak bi euro balioko du helduentzat, eta haurrentzat, berriz, euro bat.

2005. urtera arte espeleologo eta abenturazale gutxi batzuen eskura zeuden Aralarko erraiak, baina urte horretako udaratik aurrera edonork ikuskatzeko moduan jarri zituzten Astizko Mendukilo leizeak. Geroztik, bisitari ugari jaso dituzte.

MUSIKA ETA BERTSO EMANALDIA

Non. Astizko Mendukilo kobazuloetan (Nafarroa).

Noiz. Larunbat goizean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.