Nafarroako hamaika herritan ospatuko dituzte inauteriak asteburuan

2012ko otsailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Berriozar, Lekunberri, Donamaria... Inauteri sasoia da, eta luzea da horregatik asteburu honetan inauteriak ospatuko dituzten Nafarroako herrien zerrenda. Erabat murgilduko dira ospazkizunean zenbait herri, eta datorren asteburua noiz helduko zain geldituko dira beste batzuk. Kaldereroak izango dituzte, hala ere, asteburu honetan, eta mozorro, edari eta janaririk, behintzat, ez da faltako. Iruñean, esaterako, Donibane auzoan larunbatean hasiko dituzte inauteriak. Mozorro ikusgarriak ateratzen dituzte beti, eta ez da festarik inoiz falta. Alde Zaharrean kaldereroak ibiliko dira larunbatean, goizetik hasita, baita Beran ere. Lizarran hurrengo larunbatean izango da egun handia, baina landa inauteria izango dute oraingoan. Besteak beste, Legasan eta Arantzan ere izango dituzte inauteriak, eta Berriozarren astelehenean hasiko da festa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.