Nafarroako konkistaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Elgoibarko Napartzaleak Orain ekimenak, datorren urtean Nafarroako konkista gertatu zela 500 urte beteko direla kontuan hartuta. Horren harira, Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena hitzaldia izango da gaur kultur etxean. Nafarroa Bizirik ekimeneko kide Sergio Iribarrenek emango du hitzaldia.
Nafarroa Bizirik ekimena hitzaldiak ematen eta ekimen ugari antolatzen ari da konkistaren 500. urteurrenaren harira. Nafarroako Erresumaren historiaren inguruko eztabaida piztu nahian dabiltza, herritarrek bertako historiaren berri izan dezaten.
Atzo hasi ziren jardunaldiak Gipuzkoaren jatorria eta Aitzorrotzeko gaztelua nafar erresuman bideo emanaldiekin. Bihar amaituko dira, eta, horretarako, La Chanson de Roland dokumentala ematea erabaki du Napartarrak Orain ekimenak. Orreagako gerran benetan zer gertatu zen erakutsi nahi du lan horrek. Europa osoan ikasten den poema epikoaren gezurrak agerian uzten dira bertan. Zati batean gerraren antzezpena agertzen da, eta bestean historialariek gaiaren azalpenak ematen dituzte.
HITZALDIA ETA DOKUMENTALA
Non. Elgoibarko kultur etxean eta herriko antzokian.
Noiz. Gaur, 19:00etan, eta bihar, 22:15ean.
Nafarroako konkista gogoan
Napartzaleak Orain ekimenak antolatuta, hitzaldiak eta dokumentalak izango dira Elgoibarren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu