KOMUNIKAZIOA
Nafarroan 450.000 euro ordaintzeko prest da EITB
TELEBISTA. Nafarroan LTD bidez ETB ikus dadin gehienez 450.000 euro ordaintzeko prest daudela azaldu du Alberto Suriok, EITBko zuzendari nagusiak, Diario de Navarra-ri eskainitako elkarrizketa batean. «Hortik gora, planteamendua gehiegizkoa da». Kontuan hartu behar da multiplexaren kostua 900.000 euro inguru dela. Suriok dio Nafarroako Gobernuarekin akordiorik izan ezean ETB analogikoan ikusten jarraituko dela. «Eta orain negoziazioak ez aurrera ez atzera daude». Aukeretako bat Canal4 eta Canal6ren bigarren kateak berreskuratu eta ETBren esku uztea litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu