Azoka

Nahi adina gaztaina Apilaizen

Nahi adina gaztaina Apilaizen.
2023ko urriaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arabako mendialdean ohikoa da gaztaina udazkenean, eta fruitu hori omentzeko azoka egingo dute gaur eta bihar Arraia-Maeztuko herribatzarretako batean: Apilaizen. Ezagunak dira Izkiko parke naturaleko gaztainondo lepatuak, eta haietako asko daude Apilaizen. Laugarren ekitaldia da aurtengoa. Besteak beste, gaztaina bila joateko irteerak, hitzaldiak, eta gaztainarekin prestatutako jakien erakustaldiak antolatu dituzte.

Gaztainaren azoka

Gaur eta bihar, Arraia-Maeztun, Apilaiz herribatzarrean (Araba).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.