'National Treasure' telesaila osorik Arte katean
LONDRES. Frantziako Arte kateak National Treasure telesailaren lau atalak emango ditu gaur, 20:55ean hasi eta gauerdira bitartean. Jack Thornek idatzi zituen gidoiak, Jimmy Savile telebistako umoregilearen auzian oinarrituta —urte luzez hark egindako sexu erasoak estaltzea leporatu zioten BBCri—. Robbie Coltrane aktoreak jokatzen du rol protagonista.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu