AEBetako ikerlariek azaleko zelulak nerbio sistemaren zelula osagai nagusi bilakatzea lortu dute, era zuzenean eta zelula amen sortze prozesua erabili gabe. Kaliforniako Stanford Unibertsitateko Medikuntza Eskolako ikerlariek egin dute aurkikuntza. Oraingoz soilik arratoietan egin dituzte esperimentuak.
Aurkikuntzak organismoaren edozein zelula sortzeko atea irekitzen du, zelula amen enbrioietara jotzeko beharrik gabe. Ikerketan zelula aitzindari neuralak sortu dituzte. Zelula horiek nerbio sistemako zelula mota garrantzitsuenak bilaka daitezke; neurona, esterako. Teknika hori gaixotasun neurodegeneratiboak tratatzeko erabil daitekela azaldu dute ikertzaileek. Horretarako, ordea, proba gehiago behar direla ohartarazi dute zientzialariek, oraindik frogatzeko baitago prozesua gizakiaren azalarekin erabil daitekeen ala ez.
Arratoien azaleko zelulak hartu, eta nerbio sistemaren zelula ama inudea sortzea lortu dute. Zelula horiek hiru zelula motetan gara daitezke: neuronak, astrozitoak eta oligodendrozitoak. Zelula ama inude horiek abantaila asko eskaintzen dizkiete ikerlariei. Laborategi batean trata daitezke, eta kantitate handietan ekoitzi. Garrantzitsua oso, tratamendu batean beharrezkoak balira.
Stanfordeko ikerlarien aurkikuntzak zelulak sortzeko bide berria irekitzea espero dute. Zelula amak sortzeko beste prozesuak saihets daitezke, baldin eta azkenean ikerlariek eginiko probak gizakietan arrakasta badute. Modu horretan, nahikoa litzateke gaixoaren azaleko zelulez baliatzea hark beharko lituzkeen zelula bereziak sortzeko.
Ezarian. Zientzia
Nerbio sistemako zelulak sortu dituzte azalarekin
Aurkikuntzak gaixotasun degeneratiboak tratatzeko bidea eman dezake
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu