Jose Luis Sanchidrian Nerjako haitzuloko aztarnategiko zuzendariak Nerjan (Malaga, Espainia) sei labar margo aurkitu dituztelako berria eman zuen, orain aste batzuk. Albisteak hautsak harrotu ditu, ez aurkitu diren sei ustezko foken ezaugarriengatik, neanderthalek eginak direla diotelako baizik. Labar artea Homo sapiens-ek egina da; hala onartzen du komunitate zientifikoak. Sanchidrianek, ordea, margoak duela 42.000 urte ingurukoak direla dio; arrasto organikoen bidez datatu dituzte, eta, garai horretakoak izaki, neanderthalei egotzi dizkiete.
«Ez dut uste», dio Juan Luis Arsuaga paleontologoak, foken inguruan galdetuta; «asko harritu nau honek». Hala ere, ikerketa hori «argitaratu arte» itxaron beharko dela esan du, «argumentu guztiak ezagutzeko»; «baina ez, ez dut uste halakorik; neanderthalek hitz egiten zuten, euren artean komunikatzen ziren, baina hortik aurrera…»
«Nerjako fokak neanderthalek eginak? Ez dut uste»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu