Nola eduki giltzurrun osasuntsu bat

2011ko maiatzaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Giltzurruna organo baskularra da, horregatik sistema kardiobaskularra babesten duen guztiak giltzurruna ere babesten du. Hauek dira kontuan eduki beharrekoak:

Ez hipertentsioari. Giltzurrunaren eginbeharra odola garbitzea da. Tentsio arteriala oso altua bada, giltzurruna hondatu egingo da.

Ez tabakoari edo koipe eta proteina gehiegi dituen jan-neurriari. Giltzurrunak toxiko gehiegi kanporatu behar izaten ditu egoera horietan.

Ez gainpisuari. Giltzurrunak neurri jakin eta definitua dauka jaiotzen garen unetik.80 kilo pisatu beharrean 120 pisatzen dituen pertsona baten kasuan, giltzurruna gainkargatua dago, behar lukeena baino handiagoa den gorputz bat garbitzera behartua dagoelako.

Bai ohiko ariketa fisikoari. Pertsona bakoitzaren adin, baldintza eta egoera fisikora egokitutako ariketa fisikoa izanez gero, noski.

Bai azukre-mailak kontrolpean edukitzeari, gaixo diabetikoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.