Nolakoak izango lirateke euskal futbol taldeen armarriak AEBetako estiloan?

Ligako futbol taldeen armarriak moldatu ditu Nafarroako Unibertsitateko Ivan Galdeano ikasleak, eta AEBetako estiloan marraztu ditu. Tartean dira Realaren, Athleticen, Osasunaren, Alavesen eta Eibarren armarriak.

jarraia197030.jpg
2021eko apirilaren 30a
13:24
Entzun

Nolakoak izango lirateke Ligako futbol taldeen armarriak AEBetako estiloan eginda egongo balira? Galdera eta premisa hori abiapuntu gisa hartuta, Ligako futbol taldeen ikur eta armarriak rmoldatu eta bere gustura diseinatu ditu Nafarroako Unibertsitatean kazetaritza ikasten ari den Ivan Galdeano ikasleak. Sare sozialetan jarri du lanaren emaitza, eta emaitzarekin harrituta gelditu den hainbat jenderen erantzun ugari jaso du.

Ligako armarri guztiekin batera, egin dituen diseinuen artean daude Athleticena, Realarena, Osasunarena, Alavesena eta Eibarrena ere. Guztiak moldatu ditu, eta irudi bakoitzarekin batera diseinu bakoitzaren azalpena eta nondik norakoak zehaztu ditu Twitterreko hari batean. Athleticen armarriaren kasuan, adibidez, gabarra nabarmendu du. Hala adierazi du azalpenean: «Nahiz eta Athletic hitz nahiko ingelesa izan, originaltasun pixka bat eman nahi nion diseinuari. Himnoarengatik, batez ere: "Athleeetic... Eup!". Goian, gabarra agertzen da».Realaren armarriaren kasuan, Donostia kostaldean dagoen hiri bat dela eta itsasoarekin lotura nabarmena duela azpimarratu nahi izan du egileak. Azalpen hau eman du diseinu hori indartzeko: «Itsasontzi nahiko sinple bat da, baina uste dut nahiko ondo ezkontzen dela armarri amerikarren estilo sinplearekin».Osasunarena egitean, berriz, AEBetako Bostin Celtics taldean oinarritu da. Rojillo erabili du armarriaren figura zentral eta protagonista gisa, eta «The Red Txistors» jartzen duen biribil batean barruan sartu du, puru bat ahoan eta baloi bat eskuan duela.Alavesen kasuan, Zeledonen pertsonaia baliatu du diseinua egiteko. Egilearen arabera, «logikoena» azeriaren irudiarekin jolastu izana izango litzateke, baina originaltasunaren alde egin, eta Zeledon marraztu du, Andre Maria Zuriaren jaiak ere presente izanda.Eibarren eta azken euskal armarriaren kasuan, Ipuruako dorre mitikoetan jarri du arreta Nafarroako Unibertsitateko ikasleak. Txioan adierazi duenez, bi bertsio zituen armarri horretarako, baina azkenean Ipuruako dorreetako baten alde egin du.

Futbola eta diseinua uztartuz

Ikaslearen Twitter profilari apur bat erreparatuz gero, lehen begi kolpean ikus daiteke futbolarekiko eta diseinuarekiko duen grina; izan ere, lan ugari eta proiektu ugari partekatu ditu futbol taldeen armarriei lotuta. Iragan abenduan, adibidez, Osasunaren armarriaren inguruan egindako ikerlan bat plazaratu zuen Twitterren. Lan horretan, Osasunaren armarriaren bilakaera aztertu zuen, 1920. urtetik hasi eta gaur egunera arte armarriak izan dituen aldaera guztiak aztertuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.