Gasteizen aitzindariak izan ziren bizikleta publikoen sistema ezartzen, baina 2012an bertan behera utzi zuten. Baionan bizikleta elektrikoak alokatzen dituzte, baina erabiltzaileek gero eurena erostera bultzatzeko asmoz. Donostian, ezinean dabiltza agindu zuten zerbitzua emateko, kostuarengatik, eta Txinan abiaturiko sistema jartzeko plana egiten ari dira: sakelakoen teknologia erabilita, ainguraleku gehiago eta merkeagoak izango dituzten bizikletak zabaldu nahi dituzte.
Horrez gain, bestelako gaiak ere landuko ditu Bizigiro-k. Batetik, Astigarragako (Gipuzkoa) Astarbe sagardotegiaren ospakizuna: 455. urte bete ditu, eta festa antolatu du biharko. Gainera, SagarArte galeria atondu dute jantokian, artea eta sagardoa uztartuz. Bestetik, Jurassic Park-en azkena landuko du Gontzal Agotek zinema orrian, Jurassic Park: Fallen Kingdom. Gastronomia orrian, berriz, Iker Markinezen eta Roberto Sarriugarteren gomendioak izango dira.
Astero bezala, asteburuko proposamenak bilduko ditu gehigarriak: Enaden Begiak jardunaldiak egingo dituzte Ean (Bizkaia) eta izen bereko fundazioa aurkeztuko dute. Gastronomiari lotutako beste hainbat ere izango dira.