Azoka
Norberaren oporrak helmuga
Navartur turismo azoka zabalik dago jada Iruñeko Baluarte jauregian. Euskal Herrian zein atzerrian bisitatu litezkeen 500 lekuren inguruko informazioa emanen dute 165 erakusmahaitan. Ohi denez, animazio jarduerak eta gastronomia eskaintza ere izanen dira. Atzerriko tokiei dagokienez, aurten Portugalgo, Espainiako eta Frantziako tokiak dira nagusi. Sarrerak hiru euro balio du, baina www.navartur.es webgunean doan lor litezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu