Komunikazioa

Nova LTDko doako kateak Indiako filmak emango ditu gaurtik aurrera

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hollywoodeko filmak egunero ematen dituzte telebista kateek. Bollywooden (India) egindakoak ikustea, aldiz, oso zaila izatenda. Novak, Antena3 taldeko kateak, gabezia horri konponbidea jarriko dio gaurtik aurrera, eta datozen asteetan Asiako herrialdean ekoitzitako filmak emango ditu.

Hasteko, gaur gauean Swaariya filma emango dute. 2007ko ekoizpen hori Bollywoodeko azken urteotako arrakastatsuena da. Dostoiveskiren eleberri bat du oinarri, Sanjay Leela Banshaliren ikuspegi artistikoarekin. Aktore protagonistak Ranbir Kapoor eta Rani Mukerji dira.

Datozen egunetan emango dituzten lanen artean Mangal Pandey: Un hombre contra un imperio dago, Bollywooden egin den film garestiena. 1857. urtean girotutako istorio epiko bat da, eta britaniarren okupazioaz mintzo da. Novako zikloaren barruan, La reina de Bollywood ere emango du-te.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.